2012-03-05

ANIMALIAK






Animalien gaia lantzen ari garenez, 3.mailako ikasle batek liztor-habia  ekarri zuen ikusteko.
Oiz mendiaren maldan, Muniosguren baserriaren ondoan, lizar eder batetik gertu dagoen ganbara baten barruan liztor-habia agertu zen. Asiako liztorren habia zelakoan, udaren bukaeran  basozain batekin hitz egin zuten kendu ahal izateko. Basozainak Asiakoak ez zirela esan zien eta horrez gain, negua heltzerakoan erregina beste nonbait ezkutatuko zela eta beste guztiak hotzaren eraginez hil egingo zirela, beraz liztor-habia lasai kendu ahal izango zela.
Horrela egin zuten , kendu eta eskolara ekarri.
Liztor-habia ganbarako sabaira eta horma batera itsatsita zegoen. Gaineko geruzak oso hauskorrak zirenez, kendu egin zituzten.
Liztorrak erleak baino handiagoak dira. Erleen abaraskak argizariez eginda daude; liztorren abaraskak, ordea, zelulosaz eginda daude. Papera eraikitzeko, liztorrek egur zatitxoak ahoan listuarekin nahasten dituzte eta gero sortutako papila hori, bota egiten dute eta airearen eraginez lehortzen da.
Liztor-habiak kanpotik puxika baten forma dauka eta barrutik hexagono formako gelaxkaz osatuta dago .

Klikatu hemen ekarritako liztor-habiari ateratako argazkiak ikusteko.


2012-02-13

GURE UNIBERTSOA

                                 San Andres eskolako 3. mailako ikasleok "Unibertsoa" gaia landu dugu lehenengo hiruhilekoan.
                                  Hemen daukazue informatikako saioetan egindako lan bat.